Diskotegia




Bi urterik behin Korrika Euskal Herritik barrena abiatzen da eta 2013koa geroz eta hurbilago dago. 18. edizio honetako kanta Esne Beltza taldeak egin du ohiko duen estilo eta pertsonalitateaz, "Eman Euskara Elkarri" lelopean.



 


GOSE taldeak bosgarren diskoa kaleratu berri du Durangoko Azoka abiapuntutzat izanik. Ines Osinaga trikitilaria da taldeko irudirik nabarmenena, nahiz eta beste bi lagunekin batera osatu proposamen elektroniko hau.




Aspaldi aurreratu genuen bertan zer zeukan Gozategi taldeak esku artean eta konturatu baino lehen kaleratu egin da. Izan ere salgai da dagoeneko taldearen disko berria "All Stars 1992-2012" izenburupean. Albumak Gozategiren kanta ezagunenak barne hartzen ditu, denak soinu berriz moldaturik. Lan horretan Mikel Irazoki izan da zuzendaria.