Trikitixa zer da?

Soinu ttikia edo trikia
Trikitixa terminoak
oso gauza diferenteak adierazi nahi ditu, genero musikalari, dantzari, genero literarioari edo instrumentuari buruz ari bagara.

Batzuentzat dantza mota bat da, beste batzuentzat musika estilo bat baina gaur egun eta orokorrean tresnari, akordeoi diatonikoari deitzen zaio trikitixa nahiz eta akordeoi diatoniko eta panderoaz egindako bikote instrumentala ere horrela deitzen den.

Bizkaian orain 20 urtetik honako terminoa da trikitixa, filarmonikea erabili izan da Italierazko fisarmoniche-tik datorren terminoa delarik. Etimologiari erreparatuz trikitixa onomatopeia bat da eta onomatopeia hori ez dagokio soinu txikiari, panderoaren soinuari dagokio, trikiti-trikiti-trikiti...

Trikilari ospetsuak
Homa hemen pandero jole ospetsu batzuk:  Epelde eta Larrinaga, Tapia eta Leturia, Maixa eta Itziar, Alaitz eta Maider.